21961
home,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-21961,stockholm-core-2.3.2,qodef-qi--no-touch,qi-addons-for-elementor-1.6.9,select-theme-ver-9.0,ajax_fade,page_not_loaded,vertical_menu_enabled,,qode_menu_,qode-mobile-logo-set,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.7.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-7
AURKEZPENA

Zallako Hapo Berria

Herritar agurgarriak:

 

Dakizuenez, Zallako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazten ari gara. Dokumentu hori oso garrantzitsua da, gure udalerriarentzat eraiki nahi dugun etorkizuna definitzen lagunduko baitigu, garapen orekatua eta guztion interesak babesten direla bermatuta.

 

Hori dela eta, laguntza eskatu nahi dizuegu. Izan ere, zuen etorkizunerako itxaropenak eta udalerriko zenbait alderdiri buruzko zuen iritzia aintzat hartu nahi ditugu, eta hori guztia HAPOan jasota utzi. Horretarako, eta Udalak onetsitako Herritarrek Parte Hartzeko Programaren barruan, parte hartzeko prozesu bat abiarazi dugu. Horren bidez, interesdunek partekatu nahi dituzten iritziak, informazioa eta Zallaren etorkizunari buruzko ikuspegiak jaso nahi ditugu.

HAPOari eta parte hartzeko prozesuari buruzko informazio guztia puntu hauetan egongo da ikusgai:

  • Udal-bulego orokorrak eta Bulego Teknikoa (Kosme Bibanko Etxebarria hiribidea 2; 48860, Zalla).
  • Udalaren web-orria: www.Zalla.eus (HAPOrako esteka)
  • Antolamenduko Plan Orokorraren web-orria: www.zallaplanorokorra.eus

 

Kanal guztietan ekarpen osagarri librea aurkeztu daiteke, interesekotzat jotzen duzuen edukiarekin. Landu ezazue interesez, mesedez, eta egin ekarpenak zalantzarik gabe. Horiei esker, guztion beharrak eta itxaropenak jasoko dituen amaierako dokumentua osatu ahalko dugu, Zalla positiboan eraikitzen jarraitzeko.

 

Adeitasunez

Faseak

1 FASEA
HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA

Herritarren Parte-hartzerako eta Informazio Publikorako proposamena honako helburu hauek lortzeko eratu da, guztiak EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 6. helburuarekin bat datozenak:

  • Plan Orokor berriaren azterketa eta idazketa prozesua jakinaraztea eta ezagutaraztea, dagozkion fase bakoitzean.
  • Herritarrek Plan berriari eta horren idazketa prozesuari buruzko informazioa eskatzeko duten eskubidea erraztea hizkera ulergarria erabiliz. Horrela, tokiko gizarteko sektore bat ere ez da ulermenetik kanpo geratuko.
  • Zallan antolamendu sostengagarria eta onura komuna bultzatuko duten eztabaida publikoak irekitzea, gai interesgarriak saihestu gabe eta ahalik eta sentsibilitate gehien biltzen saiatuz.
  • Eduki teknikoak aberastea eta Plan Orokorraren helburuekin bat datozen planteamenduak txertatzea, betiere herritarren ikuspuntua jorratuz eta zeharka hartuz; sexua, hizkuntza, kontsumitzeko gaitasuna, adina edo beste faktore batzuk direla-eta inolako bazterketarik egin gabe.
  • Prozesua bera herri dinamika eta gobernu agintea elikatzeko modu bihurtzea.

 

Era berehan, Parte-Hartze Eskuliburu bat dute eskuragarri, eta bertan, horren inguruan egon daitekeen zalantzak azaltzen dira. Plan Orokorraren prozesu osoan zehar kontsultatu ahal izango dugu.

 

Gainera, parte hartze postontzi bat dute, euren iritziak emateko edo informazioa eskatzeko. Abisuak jaso ditzaten, interesatu gisa idaztea, eta Plan Orokorreko informazioa zabaltzeko zerrendetan sartzeko eskaera egitea gomendatzen dizugu.

HERRITARREK PARTE HARTZEKO ESKULIBURUA
AURRETIAZKO TXOSTENA
PARTE HARTZEKO TAILERREN DEIALDIA
TAILERREN EMAITZAK
2 FASEA
HIRIGINTZA-INFORMAZIOA ETA PLAN OROKORREAN DUEN ERAGINA

Fase honetan, iturri ofizialetatik jasotzako informazioa eta herritarrek egindako lehen kontsulta konbinatzen dira. Honen bidez, proposamenen aurretik diagnostiko partekat bat lortzea du helburu.

 

Gainera, parte hartze postontzi bat dute, euren iritziak emateko eta informazioa eskatzeko.

 

“Iritzi-emate aktiboa” izeneko fasearen bidez, funtsezko sektoreetako ordezkari ugarik Zallako lurraldeari buruz dituzten pertzepzioak jaso nahi dira. Ordezkari horiek modu berezian bizi, lagundu eta parte hartu dute, eta, beraz, lurraldearen edo lurraldeko elementu erabakigarri batzuen ezagutza sakona dute. Zallari buruzko planteamendu orokor eta prospektiboa egiteko hausnarketa bat egitea proposatzen da, Zallaren beharrizan eta nahiei buruzkoa. Azken batean, eremuaren arazoen eta horien zergatien ikuspegi partikularra eta subjektiboa (bakoitzarena), eta nahi den edo amesten den lurraldearen definizioa.

 

Arlo ezberdinen ezagupen sakona dutenei beren-beregi dei egingo bazaie ere, guztiz deialdi irekia da, izan ere, herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

 

Hausnarketarako abiapuntu gisa, dokumentu bat prestatu da, azpiko koadrotxo honetan sakatuta deskarga dezakezuna. Agiri horri erantzuna eman ahal izango diozu web-gune honetan bertan dagoen parte hartze-postontzitik.

GALDETEGIA
LABURPENA
3 ETA 4 FASEAK
UDAL PLAN OROKORRAREN AURRERAPE-AGIRIA, ZIRRIBORRO DOKUMENTUA ETA HASIERAKO DOKUMENTU ESTRATEGIKOA (HDE) IDAZTEA

Une honetan, aldi bereko bi fase daude, bi dokumentu-izapidetzen baitira: ingurumen izaerakoa (HDE) eta hirigintza arlokoa (Aurrerapen Agiria).

 

Fase hauetan hiritarren parte hartzeari dagokionez: lan-mahaiak egitea eta hirigintzari eta generoari buruzko berariazko tailer bat egitea aurreikusten da. Honekin,  Aurrerapen Agiriaren estrategia bideratuko duen diagnóstiko partekatu bat lortzea dugu helburu.

 

Plan Orokorraren Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa dokumentu bat da. Berorren bidez zehaztu nahi dira, batetik, Planaren egiturazko antolamenduaren aukera nagusiak eta, bestetik, helburu zehatzak eta horiek lortzeko erabiliko diren tresnen egokitasuna. Antolamendu Plan Orokorraren egitura nagusia definitzeko prozesu hau parte-hartzea bultzatzeko bokazioz sortu da. Definizio horretatik abiatuta, eta herritarrek onartzen dutela egiaztatu ondoren, idazketa-lanak egiten jarraitu ahal izango da, hasierako onarpen-faserako dokumentua osatze aldera.

 

Hasierako Dokumentu Estrategikoan, Zallako hiri- eta lurralde-ereduaren hainbat aukera baloratuko dira (arrazoizkoak eta teknikoak, eta ingurumenaren aldetik bideragarriak), eta Planaren Aurrerapen-agirian edo Zirriborroan garatzen den alternatiba hautatzea justifikatuko da. Plan Orokorraren Hasierako Dokumentu Estrategikoarekin eta Zirriborroarekin, administrazio autonomiko eskudunari eskatu ondoren, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arrunta hasiko da.

 

Behin Aurrerapen-agiria edo Zirriborroa eta haren Hasierako Dokumentu Estrategikoa onartuta, fitxategiak eskuragarri egongo dira kontsultatzeko eta deskargatzeko. Parte hartzeko postontzia erabilgarri egongo da kontsultak egiteko.

5 FASEA
HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN AURRERAPEN-AGIRIAREN EDUKIAREN INGURUKO HERRITARREN PARTE-HARTZEA, ETA PLAN OROKORRA DEFINITZEKO IRIZPIDEAK ETA HELBURUAK HARTZEA

Aurrerapen-agiria idatzi eta onartu ondoren, jendaurrean jarriko da. Publikoari eta erakundeei dei egingo zaie beren iritzia eman dezaten Planaren Aurrerapen-agiriari edo Zirriborroari buruz, herriaren garapenaren gainean dituzten asmoak, iradokizunak, proposamen alternatiboak edo osagarriak, kritikak edo zuzenketak eta, batez ere, herritarren eztabaida kolektiboari egindako ekarpenak azal ditzaten; horixe baita plana behin betiko idazten eta arrazionalizatzen laguntzeko modu egokia.

 

Herritarrak parte hartze saioetan parte hartzeko deituak izango dira.

 

Etapa hau banakako txosten tekniko/juridikoekin amaituko da. Txosten horietan, erredakzio-taldeak, udaleko zerbitzu teknikoekin koordinatuta, aurkeztutako iradokizunak eta alternatibak aztertzen ditu. Txosten horiek berariazko dokumentazio gisa txertatuko dira web-gune honetan.

 

Iradokizunak nola eta non aurkeztu behar diren jakin nahi izanez gero, web honen bidez jasoko duzu erantzuna. Txosten tekniko juridikoak gune honetan kontsultatuko dira. Prozesuak irauten duen bitartean, postontzia erabilgarri egongo da kontsultetarako.

 

Oraindik ere, euren iritziak emateko eta informazioa eskatzeko parte hartze postontzi bat izateaz gain, aurrez-aurreko arreta dute herritarrek.

6 FASEA
HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA IDATZI

Agiri hau Plan Orokorraren atariko bertsioa da, baina osoa, indarrean dagoen Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legean zehazten den edukia jasotzen duena, hain zuzen ere, egiturazko hirigintza-antolamendua eta antolamendu xehatua bereizteari buruzkoak diren 53., 56., 61. eta 62. Artikuluetan ezarritakoa. Era berean, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzek premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 31. Artikuluan ezarritako dokumentu-eskakizunak beteko ditu, Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoa behar duten planetarako.

 

Ingurumen-azterlan Estrategikoa erantsiko zaio dokumentu tekniko honi, eta horrek aukera emango du ildo estrategiko posibleen ondorioak ezagutzeko, baita aukera horiek  alderatzeko, jarduketa gomendagarrienak hautatzeko, onartezinak direnak baztertzeko (halakorik badago) eta ingurumen eragin negatiboak onargarri egingo dituzten ingurumen-zuzenketak definitzeko ere. Ingurumen-azterlan Estrategikoak bete egin beharko ditu  ingurumen arloan eskumena duten Erkidegoko administrazioen txostenean  bete beharrekotzat jotzen diren zabaltasun-, xehetasun- eta zehaztasun-mailak (txosten hori ingurumen-izapide estrategiko ahasteko eskaerari erantzunez bidaliko dute administrazioek). Eranskin hauek izango ditu: Eragin Akustikoari buruzko Azterlana eta Iraunkortasun Energetikoari buruzko Azterlana.

 

Fase honetan, honako agiribiak ere baloratuko dira: batetik, generoaren araberako eragina ebaluatzeko dokumentua; eta bestetik, planaren hizkuntza-inpaktua ebaluatzeko dokumentua.

 

Oraindik ere,  parte hartze postontzi bat dute, euren iritziak emateko eta informazioa eskatzeko.

7 FASEA
HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN HASIERAKO ONARPENA ETA HONEN EDUKIAREN INGURUKO HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Aurreko fasean (6. fasean) onartutako dokumentuak jendaurrean jarriko dira, interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Alegazio horiek kontuan hartu beharko dira, atzera botatzeko edo onartzeko. Horrek berekin ekarriko du alegazio horien sakoneko azterketa egitea, eta azterketa eta balorazio hori eragingo duen erabakia motibatzea eta arrazoitzea, hau da, erabat edo partzialki onartzea edo erabat edo partzialki baztertzea.

 

Hasierako Onarpenaren dokumentua azaltzeko eta kontrastatzeko ekitaldiak egingo dira.

 

Aurkeztutako alegazioei buruz idazle-taldeak egingo duen txostena dokumentazio espezifiko gisa txertatuko da web-gune honetan.

 

Eragindako interes publikoak kudeatzen dituzten administrazioen txostenak ere  dokumentu espezifiko modura erantsi beharko dira agiriotan.

 

Oraindik ere,  parte hartze postontzi bat dute, euren iritziak emateko eta informazioa eskatzeko.

8 FASEA
HIRIGINTZA-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN BEHIN-BEHINEKO ONARTZEA

Fase honetan egokitu beharko dira Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako bertsioko dokumentuak eta Ingurumen Eraginaren Azterlana – eta, hala badagokio, azterlan osagarriak- informazio publikoko eta herritarren parte-hartze prozesuen emaitzetara, baita eragindako interes publikoak kudeatzen dituzten administrazioen nahitaezko txostenetara ere.

 

Doitutako dokumentazio hori, Udalak onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari bidaliko zaio, txostena egin dezan, eta ingurumen-organoari, ingurumen-adierazpen estrategikoa egin dezan.

9 FASEA
HIRIGINTZA-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN BEHIN-BETIKO ONARTZEA

Hasierako onarpena jasotako bertsio horri Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostenak ezarritako egokitzapenak aplikatuko zaizkio, baita Ingurumen Adierazpen Estrategikoan egindako proposamenak ere. Ondoren, Udalbatzaren esku jarriko da, behin betiko onar dezan. Kapitulu bat sartuko da, Plan Orokorrean ingurumenari lotutako puntuak zelan txertatu diren islatzeko.

 

Fase hau, barne-lanaren fase hutsa da. Hala ere, parte hartze postontzi bat dute oraindik, euren iritziak emateko eta informazioa eskatzeko.

10 FASEA
ADMINISTRAZIO-BIDEZKO ERREKURTSOAK

Fase hau, barne-lanaren fase hutsa da. Hala ere, parte hartze postontzi bat dute oraindik, euren iritziak emateko eta informazioa eskatzeko.

 

Fase honetan, Adminisrazio-bidean dauden errekurtsoen txosten tekniko-juridikoak lantzen ariko gara.

 

Hiri-Antolamendu Plan Orokorraren inguruko hirigintza eta ingurumen legeari buruzko edukia argitaratu ondoren, eta administrazio bidean errekurtsoak jartzeko legez ezarritako epea amaitu ondoren, Planaren idazketa-talderi aurkeztutako errekurtsoak bidaliko zaizkio, hark haren edukiari buruzko txosten tekniko-juridikoa idatzi dezan.

KONTAKTUA

Parte hartzeko postontzia

    Mesedez, bidali zure iradokizunak hurrengo e-posta honetara: buzon@zallaplanorokorra.eus